Ingurune

                                                             INDUSTRIA IRAULTZA



Industria Iraultza XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Britainia Handian sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala izan zen. Horri esker, industrian eta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren lekua hartu zuen. Oihal-industrian zein altzairua ekoizteko tekniketan hasita, kanalen nahiz errepideen (eta, geroago, burdinbideen) sorkuntzak eta hobekuntzak produktu berrien salerosketa erraza eta azkarra ahalbidetu zuten. Hasiera batean ikatzez hornitutako lurrun makinek zein oihal industriako mekanizazioak ekoizpen ahalmena handitu zuten. Metal hutsezko makineriak eta lanabesek beste industriak mekanizatzeko prozesua erraztu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan.


Industria Iraultzaren garaia zehazterakoan historialariak ez datoz bat. Eric Hobsbawmen arabera, 1780ko hamarkadan sortu eta 1830ekoan edo 1840koan "lehertu" zen. T. S. Ashtonek, aldiz, 1760 eta1830 bitartean gauzatu zela dio.
Mendebaldeko Europara eta Ipar Amerikara hedatu zen XIX. mendean zehar, eta, hortik, mundu osora. Gizartearen gaineko eragina egundokoa izan zen, eta askotan Neolitoko Iraultzarekin alderatzen da.
1850 inguruan Bigarren Industria Iraultza deritzona sortu zen, lurrunontzien eta burdinbideen garapenak ekonomia eta teknologia bultzatu ahala. Geroago, XIX. mendearen bukaeran, barne errekuntzako motorraren eta argindarraren sorkuntza zirela eta, garapen ekonomiko eta teknologiko hori sakondu egin zen.
                                                      NEOLITOA





Neolitoa (grezieratik νέος, néosberri eta λίθος lithosharri edo Harri Aro BerriaHarri Aroko azken aroa da, mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera aldatu baitzen. Haren ondorioz gizakiak bizileku finkoak hartu zituen eta hala lehen hiriak sortu ziren.
Neolitoa Ekialde Hurbilean (NiloEufrates eta Tigris ibaien artean) sortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik hedatu zen EuropanAfrikan eta Asian zehar.Euskal Herrian orain dela 3.000 urte inguru izan zen Neolitoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario